Azken berriak
05-10-2022
Irakasleen Mundu Eguna
Unesco eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak urriaren 5a hautatu zuten gizarteko lanbide baliotsuenetako bat omentzeko: irakaskuntza. Irakasleek datozen belaunaldiak trebatzeko betebeharra eta pasioa dute, gizartearen garapena ziurtatatu ahal izateko horrela.
Erronka dirudien hori maiz izaten da lan ikaragarria, politikariek eta erakundeek jarritako trabengatik. Ikasle ratioa dela, lege berriak direla, laguntzako materialak, eskola-orduak, gurasoak... Ziur ezaguna izango zaizula guzti hau. Irakasleak langile deprimitu eta gutxietsienetakoen artean daude horregatik.
Alda ditzagun gauzak, utz diezaiegun lan egiten eta egin dezagun txalo gizartearen garapena, independentzia eta jasangarritasuna bermatzen duten guzti horien alde.
Beste urte batez mila esker, irakasleok. Sekula ez da nahikoa izango horrenbeste eskertzeko.