Azken berriak

Ikasturte amaierako festarako ezinbestekoak

Ekain erdialdetik aurrera zuetako askok ospatuko dituzue ikasturte amaierako festak. Ikasle, irakasle, eskolazain, garbitzaile, jantokiko begirale... guztiek egin duzue ahalegin handia ikasturtea ona izateko. Hortaz normala da amaiera ospatu nahi izatea ere! Zer behar du festa batek itzela izan dadin? Hona gomendio batzuk.

  1. Guztiok batera egotea ahalbidetzen duen leku bat.
  2. Parte-hartzaile guztiek haien ikuskizuna egiteko denbora.
  3. Ospakizunerako apaingarriak.
  4. Festarako gogoa! Ez da elkarrekin haserratzeko egunik onena...
  5. Jateko zerbait.
  6. Besarkadak, barrea eta txaloak.
  7. Dantzatzeko eta kantatzeko musika alaia.