Azken berriak
30-01-2024
Ikasgelan gatazkak aurreikusteko eta bakea sustatzeko zer egin dezakegu?
Urtarrilero, hilaren 30ean, munduko eskola guztiek egiten dute bat bakea eta tolerantzia bultzatzeko ahaleginean. Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola egunak, gainera, Gandhiren heriotza urteurrena dakar gogora. Lider bakezale indiarrak bidezko mundu baten aldeko ideiak defendatu zituen.
Giro baketsua lortzeko oinarrizkoa da etxeetan konfiantza, neurritasuna eta kontziliazioa lantzea. Horrek gatazkak modu baketsuan eta elkarrizketaren bidez konpontzen laguntzen die haurrei. Era berean, eskolan etsaitasunezkoa ez den ingurunea sortzea ere ezinbestekoa da.
Hona hemen gomendio sinple batzuk:
- Haur edo nerabe bat edozein motatatako erasoak jasaten ari dela susmatzen baduzu, gatazkan parte hartu duten guztiekin lasaitasunez hitz egin behar duzu lehenik. Erakutsi indarkeria ez dela sekula konponbidea.
- Eskaini zure babesa erasotuari, babestuta senti dadin.
- Ez kendu garrantzirik gertatutakoari, eta ez gutxietsi erasotuaren iritzi eta emozioak. Kontatu izanagatik erakutsitako ausardia indartu.
- Gogoratu ikasle guztiei indarkeria ez ezkutatzearen garrantzia.
Munstroak ipuinetan baino ez ditugu nahi. Irakurtzeak batzen gaitu!
Lotutako albisteak
02-05-2023