Azken berriak
Harrotasuna
22-06-2020
Harrotasuna kantatu, dantzatu, ospatu eta sentitu dezagun
Duela hiru hilabete eta inork ohartarazi gabe, mundua bat-batean gelditu zen. Liburutegietara eta museoetara bisitak bukatu ziren, antzokietako eserlekuak hustu ziren, tabernetako terrazak jaso zituzten, dendak itxi zituzten eta gure etxeetan sartu ginen albiste onak noiz helduko zain. Egunero, 20:00etan txaloak heltzen ziren, baita balkoietako ereserkiak ere, normaltasuna berreskuratzeko itxaropenez.
Eta guztion gogo eta ahaleginak egoera aldatu zuten eta ereserkia urtero garaiotan izan ohi dena bihurtu zen berriro: Gloria Gaynorren I Will Survive. LGTBI+ mugimenduari itxaropena ekartzen dion ereserkia. Mugimendu horrek homosexualen, transexualen, bisexualen eta beste hainbat kolektiboren eskubideen alde borrokan dihardu. Bihur dezagun musika gu elkartzeko aitzakia eta literatura hausnarketarako tresna. Mundua hobea da aniztasunari besoak zabaltzen dizkiogunean.
Begiko dugu irakurtzea.
Begiko gaituzu.