Azken berriak

GJH17: Helburuak lortzeko itunak biziberritzea

Gaur gure helburuak lortzeko kulturen arteko itunen garrantziaz hitz egin nahi dizuegu.

Zure buruari galdetuko diozu zertaz ari garen Garapen Iraunkorrerako 17. Helburua aipatzen dugunean. Gure inguruko hizkuntzetan irakur dezakegun literaturaz ari gara. Begikok dituen anai-arreba, neba-ahizpak aurkeztu nahi dizkizugu:

  • Loqueleo, gaztelaniazko zigilua.
  • Oqueleo, galizierazko literaturaren zigilua.
  • Eta azkenik Jollibre, bi adaxka dituena: Jollibre Voramar Valentziako literaturarako eta Jollibre Grup Promotor kataluiniarra.

Zigilu guzti hauetan lekuan lekuko idazleak ezagutu ahal izango dituzu, bertako literatura eta kulturaren erakusgarri direnak, eta muga horien gainetik, gaurko egunez, Giza Aniztasunaren Eguna ospatzen dutenak. Uxue Alberdi, Jon Arretxe, Almudena Cid, Esti Vivanco, Igor Elotza, Jasone Osoro... dira horren erakusgarri.