Azken berriak
Gabonetarako 10 plan
09-12-2021
Gabonetarako ezinbesteko 10 plan
Urteko garai honetan badira galdu ezin dituzun plan eta ekitaldiak. Ea proposatzen dizkizugun hamar hauek begiko dituzun:
- Gabonetako argiak ikusteko txangoa egin zure herrian. Agian ez dira izango txundigarrienak, baina gutako bakoitzak badu bere «our Christmas time».
- Batu familiarekin, betiere neurriek ahalbidetzen duten pertsona kopurua kontuan hartuta.
- Erosi edo egin eskuz opariak ingurukoei, haien maitasuna eskertzeko. Gogoan izan liburu bat beti izango dela opari ona.
- Jan turroia, mazapanak, goxua, gantz-opilak, teilak... baina mesedez, egin kirola ere bankete horri aurre egiteko. Kirola ezinbestekoa da sasoi onean egoteko.
- Jarri eta apaindu Gabonetako arbola.
- Utzi janari pixka bat Olentzerori, Errege Magoei, Bizarzuriri... Nor etorri ohi da zure etxera opariekin? Ziur hainbeste opari banatuta gosetu egingo zaigula!
- Ez ahaztu gabon kantuak eta panderoa, kriskitinak... Kanta dezagun!
- Gurarientzat urte osoa da ona, baina Gabonetan gehiago balio dute gurariek. Egin zerrenda bat eta elkarbanatu zure ingurukoekin.
- Ez ahaztu 12 mahatsak jatea urteko azken egunean. Eta adi kanpaikada bakoitzari, beti bada despistatzen denik eta... telebistako aurkezleaz gain.
- Baina batez ere, gozatu, maitatu, elkarbanatu eta egin irribarre.
Eguberri on!
Irakurketa on!