Azken berriak
17-10-2022
Emakume idazleen eguna
Ongi etorri Emakume Idazleen Egunaren VII. ediziora! Egun honekin historian zehar idatzi duten emakumeen lana eta ondarea aldarrikatzen da. Emakumeak Begiko Ditugu kanpainan ere kontatu izan dizugun bezala.
“Beste urte batez, beren testuetan sentimenduak, bilaketa eta borrokak islatu dituzten emakume idazleen hitza berreskuratuko dugu. Maizegi alde batera utzi ditugun emakume ausarten obrak. Gaur beren ahotsa berreskuratzea haiekiko justizia eta aitorpena da", Ana Santos Aramburo, Espainiako Liburutegi Nazionaleko bururen hitzetan.
Aurten aukeratutako gaia "Gerren aurretik, bitartean eta ondoren" da. Emakume askoren lekukotzei esker, antzerkigileen, eleberrigileen, kazetarien, ingurumen-liderren, irakasleen... lanak entzun ahal izango ditugu. Errose Bustintza, Maria Etxabe, Miren Agur Meabe, Bizenta Mogel, Tene Mujika, Sorne Unzueta... garrantzitsu bezain beharrezkoak.
Egin klik hemen egun honi lotutako ekitaldien berri izateko.