Azken berriak

Emakume eta Neska Zientzialarien Eguna

Asko dira zientzian aritu diren emakumeak. Iraganean, orainean eta geroan ere izango ditugu emakume zientzialariak. Horregatik, otsailaren 11n ikusgarritasuna eman nahi zaie Zientzia arlo ezberdinetan lan egiten duten emakumeei eta etorkizunean haien lekukoa hartuko duten neskei.

Baina zergatik aldendu izan dira emakumeak zientziatik?

  1. Erreferente faltagatik. Testu-liburuek badute zereginik horretan.
  2. Nerabezaroan generoaren araberako espektatiba ezberdinak jasan izanagatik. Estereotipoak, badakizu...
  3. Ebaluatzeko modu ezberdina erabili izanagatik eta emakumeen merituak aitortu ez izanagatik. Produktibitate eta meritu maila bererako emakumeek gaitasun gutxiago dutela esan izan da denbora luzez.
  4. Emakumeek beren ibilbide profesionalean lidergoarekiko interes gutxiago azaldu izan dutelako.

Aldarrikapenak alde batera utzi gabe, guztiok bat egitea ezinbestekoa da: elkarrekin indartsuagoak gara eta! Zientziak elkartzen gaitu. Irakurtzeak batu.

Gai honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Emakumeak Zientzian proiektua ezagutzera gonbidatzen zaitugu.