Azken berriak
25-05-2023
Benetako frikia al zara?
Friki bitxiak, eszentrikoak edo arraroak diren pertsonak eta gauzak izendatzeko erabili ohi den adjektiboa da. Zaletasun batzuekiko obsesioarekin ere lotu izan da: Star Wars, Eraztunen Jauna, Harry Potter eta manga dira horietako batzuk. Baina, ba al zara benetako frikia? Test honek emango dizu galdera horri erantzuna.
Zein mozorro hautatuko zenuke?
A. Marveleko superheroia.
B. Gaur egungo pertsonaia bat.
C. Mozorro klasikoa: sorgina, animalia, suhiltzailea, medikua...
Nor da Star Trek telesailean bere burua interpretatu duen pertsona bakarra?
A. Stephen Hawking.
B. Merina Griseko abeslaria.
C. Bill Gates.
Lagunekin zaudenean...
A. Rolean aritzea proposatzen diezu.
B. Hil arte dantzan aritu nahi izaten duzu.
C. Funko bilduma erakusten diezu inguruko guztiei.
Zure denbora librean:
A. Eraztunaren elkarteari batzen zatzaizkio.
B. Kirola egiten duzu.
C. Zure batkoban ixten zara zure telesail gogokoenak ikusteko.
Zein altxor duzu tiraderan gordeta:
A. Hermioneren sorginkerien liburua.
B. Zure lehen bikotekidearen opari bat.
C. The Twilight sagaren lehen edizioa.
Emaitza:
A gehien: Zalantzarik gabe, freak hutsa zara eta hala izaten jarraituko duzu. Utikan normaltasuna.
B gehien: Benetako munduan bizi zara, fantasiatik oso urruti.
C gehien: Bi munduen artean bizi zara eta hego-haizearen arabera jotzen duzu batera edo bestera.
Liburu gomendatuak