Azken berriak
Liburuei buruzko bederatzi gauza
26-04-2019
Ba al zenekien?
Literaturaren eta liburuen mundua liluragarria izan daiteke. Hona orain arte ez zenekizkien liburuei buruzko bederatzi gauza.
- Egipto zaharrean honela deitzen zieten liburutegiei: "arimarentzako erremedioen altxorrak". Zergatik? Ezjakintasuna "sendatzeko" gai zirelako, gaixotasunik arriskutsuena.
- Lehenengo liburuek ez zuten izenbururik. Hortaz, liburuko testuaren lehen hitzekin ezagutzen ziren.
- Kasu gehienetan, liburu baten egileak soilik liburuaren zenbatekoaren %10 kobratzen du. Liburu-saltzaileak %30 kobratzen du, banatzaileak %20 eta argitaletxe kateak %50 inguru.
- Historiako libururik salduena Biblia da. Bigarrena Miguel de Cervantesen Don Quijote eta, ondotik, Harry Potter bilduma.
- 1829an sortu zuen Louis Braillek ukimenaren bidez irakurtzeko sistema. 1837 arte, ordea, ez zen braille sisteman libururik argitaratu.
- Bibliosmia deitzen zaio pertsona batzuei liburu zaharren usainak sortzen dien sentsazio atseginari. Zuk ba al duzu bibliosmiarik?
- Miniaturazko Liburuen Museoan dago munduko libururik txikiena. 2012an Japonen sortutako liburuak 0,75 milimetro neurtzen ditu eta luparekin soilik ikus daiteke.
- Kontuz bidaietara daramatzazun liburuekin: Persepolis liburua Iranen debekatuta dago, Bertso satanikoak 11 herrialde baino gehiagotan daude debekatuta eta Da Vinciren Kodea Indian irakurri nahi baduzu, klandestinoki eskuratu beharko duzu.
- Best seller esamoldea 1889an erabili zuten lehen aldiz, The Kansas Times & Star egunkarian. Ordutik ohiko esamoldea da literaturaren munduan.