Azken berriak

Zelaira

Zelaira

Atera zelaira

Zelaiko hegala beteta dago eta denek daramatzate jantzita haien taldeen kamisetak, hastear baita Qatarreko gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketa.

Non ospatuko den erabaki zenetik asko izan dira eztabaidak. Ikus dezagun zergatik.

  • Lehen aldiz ospatuko da azaroan eta abenduan: horregatik, liga nazionalak geratu egin beharko dira bitartean.
  • Emakumeen eskubideak murrizten dituen herrialde batean egingo da.
  • Estadioak eraiki dituzten migranteek baldintza tamalgarriak jasan behar izan dituzte: 50º, esplotazioa, arrazismoa.
  • Qatarren homosexualitatea ilegala da.

Baina batzuetan futbola desorekari eta bidegabekeriei aurre egiteko modu bat ere izan daiteke. Izarri esker dakigu hori, Egun gorriak liburuko protagonistari esker. Atera zelaira berarekin zeure begiekin ikusteko.